2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

11.Gaia. Diktadura Frankista EuskalL Herrian (1939-1975)

11. GAIA: DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN (1939-1975)


1.   Erregimenaren euskarria:


·        Armada eta Eliza,
·        Enpresa-buruak, hiriko klase ertainen zati bat, lur-jabeak…
­   Euskal burgesia sektore pragmatiko batzuek Frankismoaren alde.
­   Leialtasun pertsonala ideologikoa baino gehiago
­   Erregimenak aurrerapena eskaini
­   Adibideak: Javier de Ibarra, Jose Maria de Areilza, Jose Felix Lequerica, Pilar Careaga, Esteban Bilbao, Antonio Iturmendi …
·        Nekazal karlismo soziologikoa  + burgesia ertaina eta txikia arrazoi ideologikoengatik
·        Klientelismo (bezerokeria?) apolitikoa: burgesia txikia, enpresaburu ertainak,  funtzionarioak, zerbitzuetan aritzen ziren profesionalak, nekazariak eta abeltzainak …

2.   1939-1959 aldia

2.1 Etaparen ezaugarriak

·        Errepresioa + kontrol politikoa
·        Ekonomia eta lan baldintza txarrak. Gosea.
·        Partiduen antolamendu falta. Erbestera.
·        Oposizioaren helburu nagusia: erbesteratuen harrera eta baliabideak

2.2 Barneko erresistenzia

·        Hastapenak
­   Frantzian eta Ingalaterran zeuden buruzagiekin: Erresistentziarako Junta eta Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Delegatu (Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzen ziren partiduen delegatuak osatuta)
­   Euzko-Naia: talde politiko militar matxinada bat antolatzeko (II mundu gerra garaian)
­   Hortik aurrera: borroka baketsua (liburuxkak, kartelak …)
­   Nolanahi ere 1946 Arenalean zegoen Molaren monumentua leherrarazi
­   1946 HOAC (Hermandad Obrera de Accion Católica), USO eta CCOOren aurrekaria
·        2 lanuzteak
­   1947ko maiatzaren 1erako greba orokorra deitu
­   ≈ 60.000 langilek greba egin Bizkaian, Eibarren, Elgoibarren …
­   ≈ 3000 lagun atxilotu
­   Grebalari gehienak kaleratu
­   Espainiako gainerako lurraldeetan oihartzunik ez
­   1951 apirilean:
­   Lanuzte orokorra gizarte hobekuntza eskatzeko
­   Bartzelonara eta Madrilera hedatu
­   1947koak baino arrakasta txikiagoa
·        1950ko hamarkada
­   Eregimena kontsolidatu:
­    Nazioarteko egoera lagungarria + hobekuntza ekonomikoa
­   1952 EKIN  sortu
­   Unibertsitateko Ikasleak gehienbat
­   Euskararen defentsa + Akonfesionaltasuna + Independentzia
­   Hasieran EGIn integratu
­   Gero kritikoak EAJren pasibotasunarekin (ahultasuna errepresioagatik eta barneko tirabirak),
­   1957 EAJtik aldendu. 1959 disolbatu eta ETA sortu.

2.3 Diaspora eta kanpoko erresistentzia

·        Hastapenak
­   Eusko Jaurlaritza: 1937 Bartzelonara. 1938 Parisera.
­   Gerran diaspora (Londres, New York, Mexiko, Argentina, Txile, Venezuela, Frantziako erresistentzia, Kontzentrazio esparruak …)
­   Errepublikaren erbesteko gobernuarekin harremanak okertu
·        1945/3/31  Baionako Ituna.
­   Euskal indar politiko guztiak sinatu (abertzaleak, komunistak, sindikalistak , sozialistak …)
­   Eusko Jaurlaritzarengan konfiantza berretsi
­   Batasuna berreskuratu.
­   NBEn itxaropena
·        1956 Euskal Mundu Biltzarra
­   Parisen (Eusko Jaurlaritzaren 20. urteurrena)
­   Indar politiko eta sindikatu guztiek parte hartu. Oposizioaren lerroak batu.
­   Helburuak:
×         Euskal gobernua sendotu
×         Estatutuaren defentsa
×         Baionako Ituna errebindikatu
­   Arrakasta erlatiboa:
×         Estatutuarekin desadostasunak
×         EAJn liskarrak sortu
×         Komunistak kanporatu (beren egiturak sortuko dituzte)

2.4 Bilakaera ekonomikoa (1939-1959)

·        Autarkia garaia
·        Bizkaia eta Gipuzkoako Industria suspertu eta garatu
­   Nazio-berreraikuntzako planak aprobetxatu
­   Gerra eta gerra ostean nabigazioaren hedapena
­   Eraldatze industriaren beharra
­   1952 errazionamendua bukatu eta egoera hobetu
·        BPG ↑. Estatu frankistaren oinarri ekonomikoa (industria)
·        Euskal burgesia handia talde hegemonikoa

3.   II. etapa 1960-1975

3.1 Aldaketa ekonomiko bizkorra

·        Desarrollismo garaia: Industria-hazkundea
­   Egonkortze Plana (1959) bidea erraztu
­   Oinarria Industria Astuna (Siderometalurgia, Ontzigintza, Kimika) + eraldatze industria
­   Hazkunde iraunkorra 1973ra arte
­   Non? Nerbioi ezkerraldea, Kadagua eta Ibaizabal arroak, Durangaldea,  Deba arroa, Donostialdea, Gasteiz
­   Burgesia handiaren izugarrizko eragina
·        Mugimendu kooperatibistaren sorrera:
­   Arrasate 1956 ULGOR (berogailuak eta sukaldeak)
­   Katolizismo sozialaren eragina
­   Danobat, Eroski eta Euskadiko Kutxa (1969), etab.
­   Enpresak elkartu: Mondragon Kooperatiba Taldea (gero Mondragon Korporazioa)  → >200 enpresa
·        Bizimodu berriak
­   Gizartearen modernizazioa
­   Klase ertainen indartzea
­   Eredu europarrak heldu
·        Immigrazioa:  
­   1950-1975 biztanleria bikoiztu
­   Guraso potentzial ↑
­   Saturazioa. Urbanizazio prozesu azkarra. Azpiegitura falta. Hornikuntza urria.

3.2 Kanpoko oposizioa

·        Frustrazioa
­   Erregimenaren nazioarteko onespena
­   Barneko errealitatearekin konexioa gero eta ahulagoa
·        Agirre U 1960n. Leizaola lehendakari (prestigio txikiagoa)

3.3 Barneko erresistentzia eta oposizioa

·        Barnean oposizioa areagotu
·        Langile mugimendua
­   Belaunaldi berriak (gerraostekoak)
­   Oposizio alderdi eta sindikatu berriak gehitu
×         Tradizionalak: PSOE, PCE, EAJ, UGT, CNT …)
×         Ezkerreko indar berriak:
­   Langile komisioak (CCOO) -60ko hamarkada- eta Langile Sozial Batasuna (USO) -1961- sindikatuak
­   LKI troskista (1979) , PTE (1967) eta ORT (1969) maoistak, EMK (1966) …
­   Ezker abertzale berria(1974): LAB sindikatua eta LAIA (Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia)
­   Gizarte protestak eta grebak: estrategia berriak. Sindikatu ofizialean infiltratu
­   1967-1972  >1000 greba
­   Errepresio gogorra (salbuespen egoerak 1962, 1967, 1968, 1969)

·        Eliza:
­   1960/5/30 339 apaizek agiri bat argitaratu frankismoaren zapalkuntza salatzeko
­   Vaticano II.aren ostean jarrera aldatu (1962-1965)
­   1968 Derioko Apaiztegian itxialdia diktaduraren amaiera eskatzeko
­   1973 azaroan  Zamorako espetxearen jazoera
­   6 apaizen gose-greba eta gelei sua eman
­   Elizgizon batzuk (≈ 50 + 50) Bilboko eta Donostiako apezpikutegiak okupatu elkartasuna adierazteko
­   Poliziak hustu
­   1974/2/24 Añoverosen pastorala euskal kulturaren eta identitatearen onarpena eskatzeko
­   Liskarra handia Gobernua ↔ Vatikano
­   Añoveros Bilboko apezpikua
­   Arias Navarroren gobernuak Añoveros erbesteratzeko agindua
­   Espainiako batasunaren kontra apologia egiteagatik
­   Elizak gobernuari aurre egin zuen
­   Vatikanoren (Paulo VI.a Aita Santua) ordezkaria Tarancon kardinalak  gobernua eskumikatzeko mehatxua eta Konkordatua apurtzeko
­   A. Navarrok agindua erretiratu
·        ETAren bilakaera
­   1959an sortu. Hastapenak
×         Hasieran propaganda politikoa, pintadak, sabotajeak, banderak erre …
×         1964tik marxismora hurbildu bi erakunde
×         Helburua independentzia
×         Txabi Etxebarrieta. Teorikoa Maoismoa sartu.
×         Kondena gogorrak eta erradikalizazioa.
×         Indarkeria
­   1968: lehenengo bi atentatu
×         Ekainean: Jose Pardines guardia zibila
×         Abuztuan Meliton Manzanas komisarioa
×         Erantzuna: terrorea, atxiloketak, torturak …
­   Burgosko prozesua (1970ko abenduan)
×         Gerra kontseilua. 16 etakide epaitu
×         6 heriotza-zigorra
×         Nazioarteko oihartzuna
×         Protesta ugari. Penak kommutatu
­   1968-1975
×         ETAk zenbait industrial bahitu
×         43 pertsona hil (1973 Carrero Blanco eta 1974 Rolando Kafetegian)
×         1974 zatiketa: ETA-m ↔ETA-pm (ekintza politikoa erabiltzearen alde)
×         1975 Txiki eta Otaegi fusilatu

3.4 Euskal kulturaren berpizkundea

­   60ko hamarkadatik aurrera
­   Ikastolak sortu
­   Euskaltzaindia suspertu

­ Poesia (Aresti, Celaya …), artea (Oteiza, Chillida, …), musika (Ez Dok Amairu), Argitaletxeak (Auñamendi, Txertoa …)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina