2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 20. Estatuaren Lege Organikoa (1967-01-11)

20 Estatuaren Lege Organikoa (1967-01-11)




Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         I967ko Estatuaren Lege Organikoaren zatia. Frankismoaren aurreko legeetan ezarritako printzipioak biltzea ditu  eta estatuaren eta gobernuaren burutza banandu egiten ditu.
×         Testu juridikoa. Testu publikoa. Lehen mailakoa.
×         Egilea: Francisco Franco diktadorea, Estatu burua eta botere legegilearen titularra. Erreferendumean onartua
×         Noiz eta non?
×         Frankoren onespena 1966-11-22
×         Erreferendum 1966-12-14
×         1967ko urtarrilaren 11n argitaratuta Estatuko Aldizkari Ofizialean
×         Madrilen
×         Nori zuzenduta?
×         Lege orokorra. Hiritar guztiei.
×         Egoera:
×         Desarrollismo garaian. Erregimenaren gainbehera politikoan

Testuaren Analisia (barne analisia)
×         Egitura:
×         Sarrera (bi paragrafo) eta 5 artikulu. Banaka aztertu …
×         Sarrera: Legearen helburu nagusia Estatuaren erakundetzearen prozesua bukatzea da
×         “Orain arte promulgatutako legeek … erakundetzea amaitzeko une egokia …”
×         Prozesu legegilea: Lanaren Forua, Gorteen Legea, Espainiarren Forua, Erreferendum Legea, Estatu Burutzarako Ondorengotza Legea,  Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Printzipioen Legea
×         LOE: aurrekoen bilduma eta osagarria
×         Naiz eta erregimen antiliberal eta antidemokratikoa izan konstituzio baten janzkera lege guzti hauen bidez
×         1. art. Estatua erresuma gisa eratzen da
×         Konfirmazioa. Aurrekaria: 1947ko Estatu Burutzarako Ondorengotza Legea
×         Ondorengoa Franco berak izendatu. Bitartean Franco Estatu burua
×         1947 Estorilgo Manifestua (Don Juan aurka)
×         1948 Azor yatekoko bilera Juan Carlos Espainiara
×         1969 Juan Carlos ondorengo izendatu
×         2. art. Subiranotasun nazionala bakarra eta zatiezina da, beraz boterea ere bakarra da
×         Subiranotasuna zatiezina: liberalismoaren oinarrizko printzipioen aurka: botereen banaketa eta ordezkaritzako demokrazia (“ezin ordezkatu … ez laga”). Frankok subiranotasuna pertsonifikatzen du (6. art.)
×         Botere kontzentrazioa Francoren eskuetan (“botere batasunaren eta funtzio koordinazioaren printzipioetan …”)
×         Nazioa subjektu historikoa
×         Ikuskera organizista “Demokrazia” organikoa + korporatibismoa
×         3. art. Estatuaren helburuak: gizonen eta lurren batasuna eta nazioaren osotasuna  eta independentzia defendatzea Mugimendu Nazionalaren Printzipioen markoan
×         Zentralismo zorrotza. Lurralde batasuna eta nazioaren osotasuna: Katalunian eta Euskal Herrian inolako lagapena. Kontzertu ekonomikoen kasua.
×         Mugimendu Nazionalaren Printzipioak:
×         Mugimendu Nazionala: Francoren erregimen totalitarioak hartutako izena.
×         Printzipioak: Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Printzipioen Legean jasotakoak (1958) (aldaezinak!)
×         Nazio batasuna
×         Jaungoikoaren legea Eliza Katolikoari men egin
×         Interes partikularra nazioaren azpian
×         Etab. etab.
×         6. art. Estatuburua nazioaren ordezkari gorena eta botere guztien burua da. Biltzen ditu:
×         botere politiko eta administratiboa
×         Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala
×         Legeak promulgatu eta berrestu
×         Lehor, itsaso eta aireko armaden burutza
×         Justiziaren burua
×         enpleguak, kargu publikoak eta ohoreak eman
×         ordezkari diplomatikoak kreditatu …
×         Erregimenaren izaera diktatoriala berretsi eta indartu
×         Beste erakundeak dekorazio hutsa: adibidez Gorteak
×         14. art. Estatu burua eta Gobernu burua banatzen dira. Izendatzeko sistema ezartzen da
×         Elementu berria. Francoren ahulezia fisikoagatik.
×         Frankok erabaki noiz eta nor. → 1973ra arte ez erabili: Carrero Blancoren izendapena
×         Erresumako kontseiluak (armadaren buruak, gorteen burua, apezpiku zaharrenak … Kontsultarako organoa) hiru proposatu eta Frankok aukeratu.
×         Garrantzia trantsizioaren hasieran.

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Erregimenaren oinarri ideologikoak
Ø  Erregimenaren oinarri politikoak
Ø  Erregimenaren erakundetzea
Ø  60ko hamarkadako garapenaren ondorioak

Ondorioa
o   Testuak erakusten duena:
-         Legitimitatearen bila: erreferendum
-         Konstituzio moduko legeria
-         Baina erregimen totalitario eta diktatorialaren ezaugarri guztiak biltzen ditu

o   Erregimenaren irauteko frankismoaren ostean pentsatuta. Aurreikusitakoa trantsizioak moztuko du. Oposizioa indartu + frankisten zatiketa (immobilistak, eta erreformistak) = erregimen berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina