2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

5. Gaia. Euskal Herriko industrializazioa eta haren gizarte-ondorioak (1875-1923).

5. GAIA. Euskal Herriko industrializazioa eta haren gizarte-ondorioak (1875-1923).


1.- INDUSTRIALIZAZIOA


                   Etapak:            à1841-1875 (prestakuntza)
à1875-1913
                                          à1914→

Ø  Aurreko aldia 1841-1875 Oinarriak
-        siderurgia tradizionalaren dekadentzia (burdinolak). Ezin dute lehia egin.
-      Enpresa berriak hasi. Adb. Boluetako Santa Ana (1841) Lehenengo elkarte anonimo modernoa.
-        Industrializazioaren oinarriak ezarri. Aldeko faktoreak (Bizkaia + Gipuzkoa):
1.      1841 aduanen lekualdaketa
-      inportazioa librea bukatu (babes arantzelarioa)
-      burgesiak orain babesten diren jardueretan inbertitu
-      kontsumoko industria batzuk sortu
-      Adb: Tolosako papergintza, ehungintza tailerrak, txapela fabrikak, irin fabrikak (Kubara esportatzeko)
2.      Energia hidraulikoa eta aprobetxatzeko ohitura (burdinolak eta errotak)
3.      Esku langintza kualifikatua, ohiko burdinoletan trebatua
4.      Nekazal errentak igo (desamortizazioa, artoaren “iraultza”, Kapitalak metatu)
5.      Burgesia, merkataritzan eta enpresa burutzan trebatua
6.      Merkataritzaren berreskurapena (Europa zabaldu)
7.      Komunikabideen hobekuntza (trenbidea)
àEspainiako merkatua zabaldu
8.      Meatzaritzaren goraldiaren hasiera
-      Britainia Handian Bessemer sistema (Altzairua produzitzeko)
-      Kapital eta teknikari atzerritarrak
-      Fosforo gutxiko burdinaren beharra
-      Oso leku gutxitan munduan (Ezker Aldean)
-      Esportazioa. Izugarrizko etekinak.
-      Enpresak:
-        Bilbao Prieverand Cantabrian Railway CL (britaniarra 1870)
-        Luchana Minning Company (britaniarra 1871)
-        Societé Franco-Belge des Mines de Somorrostro (1876)
-        Orkonera Iron Ore (frantsesa, belgikarra, alemana eta euskalduna 1873)
-      Familiak
-         (Martinez Rivas / Ibarra Hermanos, Txabarri, Durañona, Gandarias, Lezama-Legizamon). Finantza burgesia berria.
-        Oztopoak: gerra zibilak
Ø  Nekazal gizartetik industria gizartera. Lurruztea (Take off) 1875-1913
-        1887tik aurrera politika protekzionista argia
-      Euskal burgesiak eskatu eta Madrilek onartu
-      Espainiako merkatua ziurtatu
-        Bizkaiko (Bilboko Itsasadarreko) eredua
-        Mea ikatza inportatu
-        Kapitalak metatu (finantza burgesia)
-      Kapitalen jatorria:
-        mea
-        nekazaritza (artoa)
-        merkataritza
-        1898 → kapitalen itzulera
-      Inbertsioak (E. H.n eta Espainian)
-        Siderurgia berria sortu:
-      Altos Hornos y Fabricas de Hierro y Acero de Bilbao (1882)
-      La Vizcaya (Metalurgia y Construcciones de Vizcaya) (1882)
-      Sociedad Anonima Iberia (1888)
-      Altos Hornos de Vizcaya (1902)
-      Altzairua hasi. Bessemer eta Siemens-Martin sistemak
-        Burdina kontsumitzen dituzten industriak sortu
-      Ontziolak
-      De la Sota, Aznar, Martínez de Rodas
-      Astilleros del Nervión (1902)
-      Euskalduna
-      Metalurgia
-      Hodiak, erremintak etab.
-        Azpiegiturak eta finantza sistema garatu
-      Bilboko Burtsa (1891)
-      Banka
-      Banco de Comercio(1891)
-      Banco Gipuzkoano 1900)
-      Banco de Vitoria (1900)
-      Banco de Vizcaya (1901)
-      Aseguru konpainiak garatu
-      Bilboko Kanpoko Portua
-        Oinarria: Industria astuna eta ekipokoa
-        Gipuzkoako eredua (Ekialdeko Bizkaia barne)
-        Beranduago eta mantsoago (XX mendean gehienbat)
-        Enpresa txiki eta ertainen
-        Dibertsifikatuagoa:
-        galletak
-        siderurgia
-        ehungintza eta kotoia (Bergara, Billabona, Andoain)
-        txapelgintza (Tolosa, Azkoitia)
-        metalurgia (Unión Cerrajera, Orbea y Cía, Garate Anitua  y Cía –GAC... armagintza...)
-        espartingintza (Azkoitia)
-        papergintza (La Esperanza, Papelera Española)
-        Espezializazio bailaraka
-        Kontzentrazio txikiagoa
Ø  3.Etapa: Sendotze eta finkatzea (1914→  )
-        Lehen Mundu gerra: laguntza handia
-        Esportazioen gorakada
-        Enpresa berriak (Babcock Wilcox)
-        Ontzigintzaren garapena (gerrarako ontziak)
-        Protekzionismoa
-        Inbertsioak kanpoan (De la Sota, Siderugica del Mediterraneo, Sagunto)
-        Enpresa handitu. Joera monopolistikoa.
-        Araban eta Nafarroan industrializazio kimuak



2. GIZARTE ONDORIOAK


-        Immigrazioa
-        Bilbo aldean askoz handiagoa
-        Hurbiletik: Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Burgos, Errioxa...
-        Milaka immigrante etorri. Ez uzte bezain kantitate handia.
-        Biztanleriaren hazkundea
-        Bizkaian eta Gipuzkoan ere barne migrazioak eman ziren ere, landa eremuetatik industria eremuetara

-        Langile berrien egoera latza
-        Meatzaritzan lan eta bizi-baldintzak oso  gogorrak.
-        Lanaldi luzeak ziren
-        Lana gehiegizkoa eta oso arriskutsua
-        Enpresek ostatu eman “barrakoi” sistemaren bidez
-        Familiarekin bizi zirenak, etxeak meatzeen inguruan eraiki
-        meatzarien lehen auzoak sortu
-        La Arboleda, Gallarta. Oso baldintza gogorrak
-        higiene eskasa, ur eta argirik ez, estolderiarik ez …
-        derrigorrez erosi behar meatze-enpresetako kantinetan (merkatuko prezioak baina handiagoak)
-        Lantegietan soldata oso baxuak, lanaldi luzeak, gaixotasunei, istripuei, heriotzari...aurre egiteko babes sozialik eza, …
-        Langileen mugimenduaren sorrera

-        Euskal oligarkia garatu
-        Bereziki Bilbon:
-        Nerbioi eskuinaldera mugitu. Bizitegi-auzo ingeles estilokoak
-        Finantza oligarkia, bankariak, enpresaburu handiak
-        Oso botere ekonomiko eta politiko handia
-        Klase kontzientzia
-        Giza-talde bereko partaideak izatearen konzientzia, interes eta helburu  komunekin
-        Adibide, Bizkaiko Ekoizleen Elkartea (Liga Vizcaína de Productores). Patronala eta jabeen interesak defendatzeko.
-        Ideologia politiko ezberdinak, baina
-        Berrezarkuntz sisteman eroso, integratuta  eta babestuta sentitu.
-        Kontzertu ekonomikoen alde
-        Protekzionismoa

-        Hiria  garatu
-        zerbitzu publiko urriak
-        kalitate txikiko eraikinak meatzeetatik edo fabriketatik hurbil
-        zentroko aberastasuna. Kontraste handia. Hiri-lorategiak…

-        Talka handia
-        Nekazal gizartea versus gizarte industriala


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina