2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 17. Erantzukizun politikoen legea (1939-02-09)

17 Erantzukizun politikoen legea  (1939-02-09)





Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         Erantzukizun Politikoaren Legearen zatia. Gerraren errudunen bila. Errepresioaren hasiera.
×         Testu juridikoa. Testu publikoa. Lehen mailakoa.
×         Egilea: Francisco Francoren gobernua.
×         Espainia matxinatuaren gobernuburua (+ “generalisimo” + Estatu Burua)
×         Altxamendu Nazionalaren burua Herriko Defentsa Batzordearen (Junta de Defensa Nacional) beste jeneralak baztertu ondoren
×         Noiz eta non?
×         1939ko otsailaren 9an. (BOE otsailaren 13an)
×         Burgosen (matxinatuen behin-behineko hiriburua (Estatu Nagusia)
×         Nori zuzenduta?
×         Lege orokorra. Errepublikarekin zintzoak izan zirenei aplikatuko zaie.
×         Egoera:
×         Gerra Zibilaren bukaeran. Katalunia erori ondoren. (bi hilabete gehiago iraun zuen). Ekainaren 19an Bilboren eroraldia.
×         Estatu Frankista berriaren eraikuntza hasten denean

Testuaren Analisia (barne analisia)
æ Han-hemenka aipamen zuzenak “…”
×         Egitura:
×         Sarrera (bi paragrafo) eta 3 artikulu. Bat banaka aztertu …
×         Sarrera
×         Ideiak:
×         Erruak finkatu eta garbitzeko zigorrak. Zeintzuk dira errudunak? Matxinada gorria sustatu zutenak.
×         Auzitegietako kideak finkatu
×         Azalpena:
×         Gerraren errudunak matxinadari aurka egin ziotenak. Eraldaketa gaiztoa: altxamenduaren aurka zeudenak matxinatu bihurtu: “matxinada gorria”.
×         “Egite edo ez egite … ” Ez dira errudunak altxatuen aurka zerbait egin zutenak soilik, baizik eta matxinatuen alde ezer egin ez zutenak!
×         Salbuespeneko epaimahaiak: Epaile profesionalak + Militarrak + “FET y de las JONS”
×         Militarren papera (gerra garaia + erregimenaren oinarria)
×         FET-JONS: zer da…
×         Garaileek garaituak epaitu
×         Lehenengo artikulua
×         Ideiak:
×         Legearen aplikazio denbora-eremuak finkatu
×         Errudunak finkatu: pertsona fisikoak zein juridikoak
×         Erruak definitu: Subertsioan edo asalduran lagundu / Mugimendu Nazionalaren kontra aritu
×         Azalpena:
×         Bi etapa eta bi erru:
×         1) 1934-10-1etik altxamendura arte: asalduran parte hartu  2) 1936-718tik aurrera “Mugimenduaren” aurka aritu
×         Zergatik luzatu 1934ra arte? Altxamendua justifikatzeko saiakera: Errepublikako legezkotasuna apurtuta geratu zen 1934ko “iraultzan”.
×         Horrela matxinada “legitimoaren” aurka aritzea jokabide zigorgarri bihurtzen da.
×         Pertsona fisiko zein juridikoak
×         Partikularrak edo elkarteak (sindikatuak, partiduak, taldeak …)
×         Bigarren artikulua:
×         Ideiak:
×         Legez kanpotzat jo: Fronte popularra + aliatuak +  talde separatistak (erdarazko bertsioan) + mugimendu nazionalaren kontra dauden guztiak
×         Azalpena:
×         Fronte Popularra: zer zen eta zeintzuk ziren partaideak.
×         Aliatuak? CNT-FAI
×         Besteak? EAJ
×         Hirugarren artikulua
×         Ideiak:
×         Legez kanpoko aurreko elkarteek eskubide eta ondasun guztiak galdu
×         Azalpena:
×         Mota guztietako eskubideak galdu (biltzeko, defendatzeko, adierazteko etab.)
×         Eta batez ere: jabetza guztiak galdu. Izugarrizko patrimonioa (ondasun higiezinak). Estatuak konfiskatu.


Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Egoera (gerra)
×         Gerra amaitu baino bi hilabete lehenago
×         Ebroko gudaren ostean (1938-otsaila) Katalunia erori (Bartzelona 1936-1-26)
×         Gobernua (Negrin) negoziaketak bakea lortzeko. Jarrera kontrajarriak.
×         Erresistentzia. Gerra luzatzeen saiatu (potentzia faxisten aukako nazioarteko gatazka gertu)
×         1939-02-27 Azaña dimititu
×         Madrilen kolpe estatua (martxoaren 5-6): Casado Koronela (Besteiroren babesa). Bakea negoziatzeko asmoa
×         Apirilaren 1ean. Gerra bukatu. Errendizioa
Ø  Errepresioaren hasiera eta kontrol ideologikoa
×         Exekutatuak 1939-1945 30.000-60.000 ikerketa ezberdinen arabera
-         Salaketa eta mendekuzko polizia-sistema.
-         Kontrola eta marjinazioa. Izua.
×         Irakaskuntzaren “garbiketa”
×         Zentsura zorrotza (Gobernaziorako Ministerioa et gero Informazio Ministerioa)
×         Errepresio orokorra
-         Epaiketa militar ugari (milakoak).
-         Heriotza zigorrak, soldaduska errepikatzea, lan bortxatuak (lan eginez penak luditzea), espetxea, lanetik kanporatzea …
-         Prozesuak: edozeinen salaketa → instrukzio epaileak txostenak eskatu (alkatearena, Falangeren tokiko buruarena, parrokoarena eta guardia zibilaren komandantearena)
×         Errepresiorako lege nagusiak eta zigorrak
§  Erantzukizun politikoaren legea (1939) (esandakoa ez errepikatu)
-         Aurreko arauak + berriak. Sistematizazioa
-         Gerra osteko errepresioa “Subertsio gorriaren” aurkakoa
-         Anbiguotasuna
-         Legez kanpo:
-         Fronte Popularreko kide eta aliatu guztiak
-         Talde separatistak
-         Mugimendu Nazionalaren aurka agertu diren guztiak
-         Aurrekoen ondasunen konfiskazioa
-         Epaimahaiak estatu osoan. Kideak armada, Magistratura, Falange
§  Masoneria eta komunismoaren errepresiorako legea (1940)
-         Masoien Logiak
-         Aurrekoaren osagarria
§  3 motatako zigorrak:
1.       Bizileku askatasunaren neurri murriztaileak (konfinamenduak, erbesteratzeak)
2.       Ekonomikoak (Ondasun konkretuen galerak, isunak …)
3.       “Depurazioak” edo garbiketak: lanbideetarako gaitasun-gabetzea
-         Askotan = heriotza zibila
Ø  Frankismoarekiko oposizioa
Ø 

Ondorioa
o   Testuak erakusten duena:
-         Etsaien akabatzeko estrategia
-         Errebantxa jarrera
o   Politika errepresiboari legaltasuna eman
o   Erregimenaren iraupenaren oinarri bat (errepresiorako tresna inportante eta eraginkorra)
-         Prozesu gehienen oinarria

-         Indarrean (aldaketekin) 1966ra arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina