2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 10. Vicente Blasco Ibáñezen El Intruso elaberriaren pasartea (1904)

10 Vicente Blasco Ibáñezen El Intruso elaberriaren pasartea (1904)




Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         Blasco Ibáñezen eleberri baten pasartea. Nor zen?
×         1867 (Valentzia) – 1928 (Menton -Frantzian-)
×         Idazlea eta politikaria
×         98ko Belaunaldiaren kidea
×         Lan kostunbristak, historikoak eta salaketa sozialekoak. Errealismo naturalista.
×         Errepublikarra, diputatua eta Primo de Riveraren aurkari nabarmena
×         Non? Noiz?
×         Valentzia 1904 (lehenengo argitalpena)
×         Egoera: Berrezarkuntza (Errestaurazio) garaia. Alfontso XIII.aren erreinaldiaren hasieran. Euskal Herriko industrializazioaren eta burdin-meatzaritzaren goren aldian.
×         Eleberria, beraz testu narratiboa. Testu publikoa. Lehen mailakoa (nahiz eta lekuko zuzena ez izatea, garaikideko gertaerei buruz ari da). Hartzaile kolektiboa (irakurleak orokorrean)
×         Testuaren helburua (gaia):   XX. mendearen hasieran Bizkaiko meatzariek igarotzen zuten egoera deskribatzea. Blasco Ibáñezen salaketa sozialaren lanen eredu argia da.

Testuaren Analisia (barne analisia)
×         Egitura eta ideia nagusiak. Pasartea hiru paragrafotan egituratuta dago
§   Lehenengo paragrafoak (oso laburra) deskribatuko duen espazioan (meatzarien aterpean) eta protagonistengan (meatzariak) kokatzen gaitu.
§   Bigarren paragrafoak  meatzarien lanaren zailtasuna, janari eta osasun baldintza eskasak eta etxebizitza tamalgarriak deskribatzen ditu.
§   Hirugarren paragrafoa  langileek  beren eskubideak defendatzeko duten ahultasunean, zentratzen da.
×         Aurreko puntuei jarraituz, testuaren analisia egiten hasiko gara
a.      Lehenengo paragrafoa: meatzariak eta barrakoiak
×         Meatzarien etxebizitza (“aterpetxe ziztrina”) aipatzen du
­   Bizkaiko meatzaritzaren garapena eta loraldia azaldu laburki (≤ 4-5 lerro)
­   Barrakoien sistema azaldu (ez fisikoki, antolamendua, jabetza etab. baizik)
b.         Lan- eta bizi- baldintza zailak:
×             Eleberriaren protagonistak, Arestik, langileek pairatzen dituzten baldintzak deskribatzen dizkigu:
­    Lanaren gogortasuna: “Peoiak abailduta … egun osoa … blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, mea … eramaten eta … ekartzen”
­    Elikadura eskasa: “Babarrunak, patatak … pixka bat afalduta”
­    Osasun baldintza urriak:egiten zuten lo, izerdiz edo euriz bustitako jantziak soinean zituztela … sabai haren azpian, airea ez zen mugitzen, … hainbeste gorputzen lurrunak loditua eta zikinkeria-usainez josia. Kamainen tolesetan … bizi ziren bizkarroiak ehizara ateratzen ziren … zikinkeria anaiartekoa zen.
­    Barrakoien egoera tamalgarria “zirrikitu eta arrailetatik sartu eta batetik bestera ibiltzen zen haizea”
×             Gure azalpena: Izan ere … → Langile berrien egoera latza (apunteetako atala)
×             Aresti: Areilza Doktorean inspiratutako figura (Trianoko Meatze-ospitalearen bultzatzailea)
c.          Langileen posizio ahula beren eskubideak defendatzeko
×             Harrobia langile matxinoaren etsai gogorrena
­    Kanpoaldekoan ustiapenak ez du maisutasunik eskatzen, beraz edozeinek egin dezake: “burdinak mendiak osatzen ditu: ustiaketa kanpoaldean egiten da” “Goseak bultzatuta, etengabe iristen ziren peoiak … protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten”
×             Interpretazio eztabaidagarria
×             Egin ditzakegun hiru azalpenak:
1.         Meatzaritza mota
­    Kanpoaldean? Ez bakarrik. Kasu askotan bai.
­    Burdin kantitate oso handia. Ustiapena eskala handian, fosforoa … esportazioa …
­    Espezializazioa? Bai (harri-zulatzailea adibidez “barrenero”)
2.         Immigrazioaren papera (Immigrazioa, apunteetako atala)
3.         Langileen eskubideen defentsa
­    Sozialismoarekiko lotura: Perezaguaren eragina
­    1890 meatzari lehen greba handia.
­    9 egun iraun; 20.000 lagun. Siderurgia eta ontzigintzaren elkartasuna.
­    Eskaera nagusiak:
­    10 orduko lana + barrakoi eta kantinak desagertzea
­    Gerra egoera, baina eskaerak onartu.
­    Ez betetzeak eta greba berriak (1892…)
­    Hurrengo urteetan tentsio handiak eta langileen mugimenduaren sendotzea.

Testu ingurua (kanpo analisia)
æLoturak zaindu. Ez ahaztu!!!
Ø  Industrializazioa
Ø  Gizarte ondorioak
Ø  Langile mugimenduaren hastapenak

Ondorioa
o   Testu subjektiboa?
×         Blasco Ibáñez lana ezagutuz gero meatzarien alde jokatzen duela baiezta dezakegu duda barik
×         Horrek ez dio baliorik kentzen testuari. Egoera errealak deskribatzen ditu, nahiz eta alderdi negatiboenetan arreta ipini.
o   Oso testu baliogarria beraz honako alderdi hauek erakusteko:
×         Meatzarien lan eta bizi baldintzak: soldata ziztrinak, etxebizitzak, higiene falta etab.
×         Biztanleriaren immigrazio masiboa eta ondoriozko azpiegitura falta nabarmena (lerro batzuk)

×         Langileen klase-kontzientziaren sorrera (lerro batzuk)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina