2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 3. Mendizabalen desamortizazio Dekretua (1836-02-21)

4 Mendizabalen desamortizazioa. Iruzkinaren eskema.

Testuaren aurkezpena / Sarrera
×         Lehen mailako testu juridikoa eta publikoa: Mendizabalen desamortizazioaren dekretua. Madrilgo Gazetan (zer da)
×         Egilea: Mendizabal. Nor zen?
×         Noiz? 1836ko otsailaren 21ean. Bi edo hiru lerrotan momentu historikoan kokatu (etapa historikoa, erreinaldia, egoera politikoa)
×         Nor dira Isabel eta Erregina Gobernadorea? Pertsonaiak aurkeztu.
×         Testuaren gaia laburrean aurkeztu. Zer da desamortizazioa (esanahia)?
×         Desamortizazioa zer da? Esangura. Noiz hasi da? Zein izan da prozesua orain arte?
           
Testuaren Analisia
×         Egitura eta ideia nagusiak
×         Bi paragrafotan Mendizabalen desamortizazioren  3 helburu nagusi aipatzen dira:
1.      Zor publikoa murriztea (“Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak …zor nazionalari berme positiboa ematea…” “eskuratuta dituen ondasunen salmenta…zor publiko handiaren kopurua murrizteko…”)
2.      Jabe liberal berriak eta aberastasuna sortzea (“hildako aberastasuna berpiztea…” “ industria eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea” “jabe familia oparo sortzeko”)
3.      Isabel II.aren erregimena sendotzea (“aberria zabaltzea eta aberriarekin askatasunaren ikurra den IsabelI I … identifikatzea” “bere politika pizkunderako osagarria da” “instituzioen erabateko garaipenean bermatzea”)
×         Banan banan iruzkinduko ditugu…
1.      Zor publikoa murriztea
×         Zer gertatzen da zor publikoarekin? Zergatik da arazo bat? Defizit kronikoa XVIII mendetik. Ogasun publikoaren egiturazko arazo zaharra
×         Eskuratu dituen lurrak… Zein da desamortizazioaren prozesua? Zeintzuk dira lur horiek? Zein desamortizazio mota da hau? Mendizabalen desamortizazioa ondo deskribatu.
2.      Jabe liberal berriak eta aberastasuna sortzea
×         Zelan egon dira lur hauek erregimen zaharrean?
×         Zela egongo dira sistema ekonomiko liberal batean?
×         Zergatik piztuko da aberastasuna? Sistema ekonomiko liberal gainetik deskribatu.
3.      Isabel II.aren erregimena sendotzea
×         Zergatik sendotu behar da ? Ahula da?
×         Ezegonkortasuna (joera liberal desberdinak)  + Karlistadak
×         Nazioarteko prestigio eta errekonozimendua

Testuingurua / Kanpo analisia
×         Alderdi hurbilak. Laburrean azaldu:
×         Fernando VII.aren hil ondoren sortu zen ondorengotza arazoa eta gerra karlista
×         Errege Estatutua eta karta emandako sistema
×         La Granjako Matxinada eta horren ondorioak
×         Alderdi orokorrak: Testua prozesu iraultzaile liberalean kokatzen da … da
×         Iraultza liberal burgesaren kontzeptua:
-       Antzinako Erregimeneko feudo eta handikien gizartearen ordez, gizarte liberal burges eta kapitalista ezartzeko prozesu bortitza.
×         Horrek aldaketa politikoak ekarri zituen … (hurrengoen artean batzuk aipatu)
-       Estatu konstituzionala (Konstituzioa sistema politikoaren eta Estatuaren lege-euskarria)
-       Monarkia parlamentarioa / Errepublika
-       Aginteen banaketa
-       Nazioaren subiranotasuna
-       Askatasun politikoa
-       Herritarren berdintasun juridikoa
-       Partiduan partaidetza politikoaren oinarri berria
-       Zentralizazio administratiboa
×         Baina orain aldaketa ekonomikoetan zentratuko gara …
-       Lan-indarra modu askean kontratatzea eta gremioen desagerpena
-       Kapitalaren zirkulazio askea eta merkatu nazional berriak sortzea, aduanen desagerpena eta produkzio eta kontratazio askatasuna + kapitalismoa
-       Burdinbideei buruzko Lege Orokorra (1855)
-       Lur jabetzaren esangura berria (Desamortizazioa) estuan ikusi dugun bezala
×         Aldaketa sozialak ere ekarri zituen …
-       Burgesiaren hegemonia. Pribilegiatuen nagusitasunaren murrizketa
×         Espainiako iraultza liberal-burgesaren berezitasunak (denbora izaten badugu bakarrik)
-       Aldaketen geldotasuna, ahultasuna eta atzerapena
-       Antzinako Erregimeneko talde pribilegiatuen erresistentzia gogorra, gatazkak eta ezegonkortasuna

Ondorioak eta eragina
×         Mendizabalen desamortizazioaren oihartzuna…
-         Elizaren sarrerak Estatuaren eskuetan geratu.
-         Erromarekiko harreman diplomatikoak apurtu
-         Iritzi publikoan haustura
×         Ez da azkena izango. Hurrengo pausoak: Madozen desamortizazioa… Deskribatu 1855eko Desamortizazio Orokorrari Buruzko Legea (inportanteena bakarrik):
-         Udalerrien berezko lurrak
-         Udalerrien auzo-lurrak
-         Helburu berria:
-         Industrializazioa Estatuaren eskutik.
-         Burdinbidea bultzatzea
-         Epea: 1924ra arte luzatu
×         Desamortizazio prozesuaren ondorioak …
-         Nekazal lur guztien % 50 saldu
-         Jabetza sisteman izandako eraginak:
-         Nobleen nekazal boterea sendotu
-         Lur gehiago erosi. Jabetza mantendu
-         Burgesia lurjabea bermatu
-         Salmenten onuradunak
-         Landa errentamenduen gorakada
-         Errentari handiaren irudia
-         Jornalarien kopurua gora
-         > 2 miloi
-         Errentari txikiak murrizteko joera
-         Jabe txikiak txirotu:
-         Udal-jabetzak galtzeagatik
-         Jabetza egitura mantendu:
-         Latifundioa zentroan eta hegoaldean
-         Minifundioa ipar-mendebaldean
-         Ekoizpenean izandako eraginak
-         Produkzioaren igoera
-         Azalera laboragarria handitu
-         Berrikuntza eskasak.
-         Helburua ez zen nekazal berrikuntza egitea.
-         Ekoizkortasunaren gehikuntza erlatiboa.
-         Laboreak eta mahastiak zabaldu (esportazioa)
-         Kapital handiak nekazaritzan inbertituko dira et ez industrian.

-         Arte eta kultura ondare handia galdu eta ebatsi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina