2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 15. Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)

15 Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)



Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren artikulu batzuk
×         Testu juridikoa. Testu publikoa. Lehen mailakoa.
×         Egilea: Espainiako gorteek onartu eta parlamentuko batzorde batek diseinatu. (Prietoren enkargua, Agirreren  onespena). Oinarria 1931ko Estatutua.
×         Noiz eta non?
×         1936ko urriaren 4an. Madrilgo Diputatuen Kongresuan onartua. Indarrean bi buletinetan argitaratu ondoren
×         Madrilgo Gazetan urriaren 7an
×         Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 1. alean,  urriaren 9an
×         Nori zuzenduta?
×         Legearen (Estatutuaren) azpian geratuko diren guztiak + espainolak
×         Egoera:
×         Gerra Zibilaren hasieran
×         Fronte popularraren garaipenaren ostean + matxinada militarraren ostean.
×         II. Errepublikaren testuinguruan

Testuaren Analisia (barne analisia)
×         Egitura:
×         3 artikulu eta xedapen iragankorra. Banan banan aztertuko ditugu.
×         1. Artikulua: Arabak,  Bizkaiak eta Gipuzkoak eskualde autonomoa eratzen dute Espainiako Errepublikaren marko legalaren barnean. Hizkuntza ofizialak ezartzen dira.
×         “Konstituzioa eta Estatutu honen arabera … eskualde autonomoa … Euskal Herria …
×         Iturri juridikoa? Konstituzioa. Zer dio?  “bere egungo lurraldearen muga zatiezinen barruan (...)  ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko komunak dituzten probintziak (...) eskualde autonomo gisa antolatzea erabakitzen badute, euren estatutua aurkeztuko dute (…)”
×         Konstituzioak Kataluniako nazionalisten eskaerak jasotzen zituen. (Donostiako Itunean hartutako konpromisoa)
×         Eskualde autonomoa: formula berria Espainiako zuzenbide politikoan (Estaturen legediaren azpian, sistema foralarekin apurtu)
×         Lurralde markoa: hiru probintzia Araba, Bizkaia, Gipuzkoa. Zergatik?
×         1931ko estatutuarekin gertatutakoa: Nafarroa kanpo geratu.
×         Hizkuntzen koofizialtasuna Euskara eta gaztelania.
×         5. Artikulua: ordena publikoa eta polizia Euskal gobernuaren esku geratzen dira. Limitea: euskal lurraldea.
×         Eskuduntza esklusiba. (Eraso Guardia edo Guardia Zibilarik ez)
×         Ez da guztiz berria. Tradizio forala: mikeleteak, miñoiak …
×         10. Artikulua: Liberalismo politikoaren oinarrizko bi printzipio korrelatibo jasotzen ditu: subiranotasun herrikoa eta sufragio unibertsala. Botere legegilea eta betearazlea ezartzen ditu. Muga bat: Konstituzioa.
×         Marko konstituzionala (aipamena). Aurreko artikuluan azaldu dugu.
×         Zergatik artikulu hau?
×         Aurreko proiektuari ezkerrak uko egin (PSOEk) “demokratikoa ez zelako”
­   Proportzionaltasuna eskatu (bestela beraiek parte hartzeko posibilitate eskasa)
­   Immigranteen botoaren arazoa
×         Zein zen aurreko sistema?
­   Tradizio forala eta autonomia sistema batu nahi
­   Bi botere legegile
            • Batzorde Nagusia
              • Lurralde bakoitzeko arazoetan aritzeko
            • Batzorde orokorra
              • Lurralde bakoitzeko 20
              • Batzorde nagusietan aukeratuak
­   Botere betearazlea foru aldundietan aukeratua
×         “Organo betearazleak organo legegilearen konfiantza izan behar du”
×         Lehendakariaren figura. Legegilearen aurrean erantzule.
×         Lehen xedapen iragankorra. Testuak diona: ez ohiko baldintzetan behin behineko gobernua aukeratzeko sistema: udalek lehendakaria aukeratu, Bizkaiko gobernadoreak egiaztatu, lehendakariak gobernua izendatu.
×         Zergatik behin behinekoa? Gerra egoeragatik … “ez ohiko baldintzetan”
×         Salbuespen bat da (badago lehendakaria aukeratzeko beste bide normalizatu bat)
×         Bakarrik Bizkaia
×         Gipuzkoa eta Araba matxinatuen eskuetan
×         Hauteskundeen deialdia egiteko ezintasuna
×         Errepublikaren onespena “Bizkaiko gobernadoreak egiaztatuko …”
×         Emaitza:
×         Jose Antonio Agirre lehendakari
×         Gobernua: 4 EAJ, 3 PSOE, 1 IR, 1UR, 1EAE-ANV, 1 PCE

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Gerraren hasiera eta  banaketa: Gipuzkoa-Bizkaia / Araba-Nafarroa
Ø  Estatutuaren historia. (aurreproiektuak etab. Oso zehatza)

Ondorioa
o   Testuaren garrantzia: Oso handia. Analizatu ditugun alderdiak nabarmentzeko baina bereziki izan zuen eragin historikoagatik
o   Emaitza eusko jaurlaritza: De factoko independentzia (atal txiki hau azaldu)
o   Bizitza garrantzitsua, baina laburra. 9 hilabetetan indarrean, eta Bizkaian bakarrik.
×         Bilbo erori ondoren indargabetu (1937)

×         Euskal gobernua Kataluniara eta gero  erbestera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina