2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 11. Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894)

11 Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894). Iruzkinaren eskema.





Testuaren aurkezpena (Sarrera)


×         Lehenengo batzokiaren estatutuak
×         Testu juridikoa eta politikoa. Aldi berean arautegia eta printzipio politikoen adierazpena. Publikoa baina osagarri pribatua alde batera (testu irekia baina arautegia kideei zuzentzen zaie)
×         Egilea Arana anaiak (Sabino, Luisen laguntzarekin). Batzarrean onartuak
×         Egileen aurkezpena egin
×         Non? Noiz?
×         Bilbon, 1894-7-14. Bilboko batzokiaren inaugurazioaren egunean. Ekitaldian Ikurrina altxatu zen lehenengo aldiz
×         Egoera: Berrezarkuntza (Errestaurazio) garaia. Maria Kristinaren erregeordetzan Sagasta gobernuburua. Euskal Herriko nazionalismoaren sorreraren eta industrializazioaren garaian

Testuaren Analisia (barne analisia)
×         Egitura eta ideia nagusiak. Atala zortzi artkulutan egituratuta dago
a.          Lehenengo bi artikuluak:
­   elkartearen izena, helburu eta oinarri normatiboak definitzen ditu.
b.         3-7 artikuluak:
­    Lelo nagusia (Jaungoikua eta Lagizarra) osatzen duten terminoak argitzen ditu.
c.          8. Artikulua
­    Euskalerria osatzeko nolakotasuna azaltzen du
×         Aurreko puntuei jarraituz, testua analizatuko dugu
a.      Lehenengo bi artikuluak
­   “Batzokija” sortu. Zer da? Aisiarako zentroa. Jarraian azaltzen den eta guk azalduko dugun “Jaun Goikua eta Lagizarra” lelopean.
­   SPDren eredua (erakunde aniztasuna partiduaren esparruan): Bizkai Batzarra + Euskaldun Batzokija = partidua baino gehiago (mugimendua)
b.         3-7 artikuluak: Jaungoikua eta Lagizarra.  Aranismoaren ideia nagusiak agertu.
­   Foralismoa
­    4. artikulua: Lagizarra “Bizkaia … Foru izeneko bere lege tradizionaletan … berrezarriko du …”
­   Independentzia?: “Bizkaia askatasunez birsortuko da”
­   Anbiguotasuna azaldu
­   Foruetan oinarrituta. Azalpen txikia (foruak). Bilakaera historikoa XIX. mendean (oso gainetik)
­    Katolizismoa
­    Konfesionaltasuna eta integrismo katolikoa:
­   “Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da bere barruko … eta gainerako herriekiko harremanetan”
­    Erlijioaren eta politikaren arteko bereizketa egongo dela esaten digu, baina erlijioa eta eliza politika eta Estatuaren gainean kokatuko dira beti.
­   Erlijioarekiko mendekotasuna
­   Fedea aberriaren oinarria.
­   Ezkerreko partiduek Vatikanoaren azpian ikusi
­    Idealizazioa
­    “Eta. … orden erlijiosoaren eta politikoaren … harmonia  perfektuaren …”
­    Nazio berria paradisu modukoa
­    Arrazakeria
­    “(Bizkaia) Erabat ez bada ere, gehien bat, euskal arrazako familiez osatuko da”
­    Immigrazioa eta kulturen arteko talka azaldu.
­    Aranaren jarrerari buruzko interpretazio kontrajarriak
­    Euskaltzaletasuna
­    “Euskara hizkuntza ofiziala”
­    Osagarri identitarioa
­    S. Aranaren euskaran izandako eragina
­    Karlismoarekiko lotura
­    Jaingoikua ta Lagizarra ≈ Jungoikoa, Aberria, Foruak
­    Aita eta bera 16 urte izan arte karlistak izan ziren
­    Integrismo katolikoan islatu. Tradizionalismo karlista jaso.
­    Bizkaitarrismoa
­    Bizkaia oinarria. Nazionalismo bizkaitarra:
­   Bizkaiko lema (1.art), Bizkaiko Elkarte Nagusia (2.art)
­   Bizkaia katolikoa izango da (3. art), Bizkaia askatasunez birsortuko da (4. Art) etab. etab.
­   Hastapenetan. Gero ahulduko da.
c.          8. Artikulua: Euskalerria osatzeko nolakotasuna azaltzen du
­    lurralde bakoitzak “bere autonomia partikularra murriztu gabe”
­    Foruak errespetatu. Federazioaren ideia.

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Espainian politikan Berresarkuntza. Maria Kristinaren Erregeordetza (3 lerro)
Ø  Foruen indargabetzea (3 lerro)
Ø  Euskal Herrian: industrializazioa + immigrazioa (<5 lerro)
Ø  Gai nagusia: Euskal nazionalismoa (oinarriak eta bilakaera Sabino Arana hil arte) (ez errepikatu esanda dagoena)

Ondorioa
o   Oso testu baliogarria
×         ideologia aranista ezagutzeko. Ondo jasotzen eta azaltzen ditu puntu klabe nagusiak: (zuk zerrendatu)
×         politika egiteko modu baten erakusgarria: batzokia, partidua … Mugimendua.
o   Eragin handia
×         Testua ideia aranisten hedatzailea
×         Euskal nazionalismoaren lehenengo oinarria
o   Geroko bilakaera

×         Lerro batzuetan geroko bilakaera laburtu (ez luzatu)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina