2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 21. Baionako hitzarmena (1945-03-31)

21 Baionako hitzarmena (1945-03-31)






Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         Frankismoaren aurkako oposizioaren hitzarmena: Baionako Ituna edo Hitzarmena:
×         Euskal gobernuan konfiantza berritzeko eta frankismoaren aurka elkarrekin borrokatzeko.
×         Testu politikoa. Testu publikoa. Lehen mailakoa.
×         Egileak: EAJ, EAE-ANV, EPK, UGT, Ezkerra Errepublikanoa, Euskadiko Sozialisten Komite Zentrala, Partidu Errepublikano Federala, CNT, ELA …
×         Noiz eta non?
×         Baionan  1945-03-31
×         Nori zuzenduta?
×         Euskal Herriko oposizio eta biztanleriari.
×         Egoera:
×         Espainiako gerra zibilaren ostean eta II. mundu gerra bukatzear zegoenean. Erregimen frankistaren lehenengo urteak.


Testuaren Analisia (barne analisia)
×         Egitura:
×         Sarrera (bi paragrafo) eta 5 puntu adostu. Banaka aztertu …
×         Sarrera: Egileen aurkezpena
×         “erakunde politiko eta sindikalek, Euzkadiko Gobernuarekin batuta Francok bideratutako mugimendu iraultzailearen aurka … borrokatu zutenek …”
×         Zeintzuk ziren? Sarrera ikusi
×         Lerro batzuk: zer zen “Euzkadiko Gobernua”? Noiz egon zen boterean? Zein da borroka hori?
×         “Frantzian”: erbesteratuak
×         1. Frankoren altxamendua hasi zenetik bere kontra borrokatu zuten indarren batasuna berresten dute
×         Gerra hasi ondorengo batasuna: Fronte Popularra + EAJ
×         Zertan gauzatu? Estatutuaren araberako sortutako euskal gobernua (Jose Antonio Agirre, 1936-10-7)
×         2. Erbesteko Euskal Gobernuan konfiantza eta beren legitimotasuna  eta agintaritza onartu eta berresten dute
×         “euskal herriaren … helburu politiko eta sozialak jasotzen baditu, beti ere”. Zergatik? Kideen arteko mesfidantzak ere. Tirabirak beti egongo dira (etorkizunen komunistak kanporatu AEB kontentatzeko)
×         Gutxi gora berako egitura mantendu (1936koa) Agirre lehendakaria hil arte (1960)
×         3. Euskal herriaren borondatea errespetatzeko konpromisoa, normaltasun demokratikoa errekuperatu ondoren
×         II mundu gerra bukatzear zegoen (Europan maiatzean, Asian abuztuan)
×         Frankoren erregimena erorketa gertu zegoela zirudien
×         Baina potentziek ez zuten frankismoa akabatu …
×         4. Erakunde aholkularia eratuko dute Eusko Jaurlaritzari laguntza emateko
×         Asmoa bakarrik. Inoiz ez da egingo
×         “demokraziaren aurkako erregimena desagertzean” : berriro aurreko puntuan aipatutako itxaropena
×         5. Borroka jarraitzeko konpromisoa, penintsulako beste indarrekin batera, bai Frankoren gobernuaren eta Falangeren aurka, bai monarkia  errestauratzeko edozein saiakeraren aurka
×         Espainiako antifrankistekin koordinatzeko asmoa.
×         Elkartasuna etsai komunaren aurka: Franco, Falangea (FET-JONS, partidu bakarra)
×         Monarkia? Bi urte geroago konfirmatuko da (1947ko Estatu Burutzarako Ondorengotza Legea)
×         Don Juan? Karlismoa? Zehaztu barik

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Zer da Eusko Jaurlaritza, zelan sortu (Estatutuaren markoan) eta zelan bukatu (oso laburra)
Ø  Diktadura frankista Euskal Herrian: 1939-1959 aldia: Diaspora eta kanpoko erresistentzia (puntu nagusia). Honako informazio hau gehitu:
×         Agirre batasuna mantentzen saiatu. Gerra osteko erbesteko desadostasunak. Besteak beste:
×         PSOEren barnean
×         Negrin (Errepublikako presidentea) Sobietar Batasunaren hurbil
×         Prieto Sabietar Batasunaren eraginaren aurka
×         Caballero, Besteiro (beste joerak)
×         EPK-k Juan Astigarrabia gobernutik kendu (EAJren eraginpean zegoelakoan)
×         PSOE-EAJ
×         Partiduen arteko negoziaketek Toulousen ahalbideratu zuten Baionako akordia: batasuna Euskal Gobernuaren agintepean
Ø  Diktadura frankista Euskal Herrian: 1939-1959 aldia: Barneko erresistentzia
Ø  Diktadura frankista Euskal Herrian: II. etapa 1960-1975: oposizioa (2.2+2.3 gainetik)

Ondorioa
o   Testuak Erakusten duena
×         Abiapuntua euskal batasuna lortzeko. Tirabirak gainditu.
×         Askatasunaren eta demokraziaren garrantzia elkartasun puntu gisa
×         Euskal Gobernuari buruzko zalantzak (Prieto, PC…) baztertu eta bermea indartu

o    Espero zena baina askoz borroka luzeagoa ikusi dugun bezala … trantsiziora  eta Gernikako Estatutura arte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina