2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 1. Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)

1812ko Konstituzioa
Iruzkinaren eskema


Aurkezpena / Sarrera / Testuaren sailkapena …
×         Testua zer da? Konstituzioa. 1.mailako testu juridikoa. Testu publikoa.
×         Nor da Egilea? Gorteak (aurkeztu egilea) … Nori zuzenduta dago? Espainiarrei
×         Noiz? 1812/03/19 (La Pepa) 2 lerrotan: zein zen egoera momentu hartan? (oraindik esan ez badugu)

Testuaren analisia / Barne analisia
×         Egitura
×         Sarrera bat eta 9 artikulu. Paragrafoz paragrafo iruzkinduko ditugu …
×         Sarrera: goiburua, egilea eta aldarrikatzea
×         Gorteek, baina beste batzuek aldarrikatzen dute gorteekin batera: Fernando VII, … (azaldu laburrean beren egoera) “Espainiako Errege denak haren faltan eta gatibutasunean izendatutako Erregetzako Eerregeordetza” (aipatu esaldi hau eta azaldu Aranjuezeko mutina eta Baionako abdikazioak, zelan sortu den Erregetzako Erregeordetza, non daude erregeak …)
×         1. Artikulua: Nazioaren definizio  geografikoa “Bi hemisferioetako espainiar guztiak”
×         Ebidentzia bat. Zergatik ba azalpena? Amerikako egoera. Independentzia “de facto”, Penintsulan botererik ez. Elkartzearen asmoa ….
×         3. Artikulua: subiranotasuna
×         Subiranotasun nazionala
×         Nazioa boterearen iturria. Funtsezko legeak egiteko gaia den erakunde bakarra
×         Teoria politiko liberalaren oinarria → aurrekariak: Frantziako konstituzioak, Estatu Batuetakoa / Locke, Montesquieu etab.
×         Adierazpen modua: sufragioa (aktiboa gizonezkoa eta unibertsala; pasiboa zentsatarioa …)
×         8. Artikulua: berdintasun fiskala
×         Berdintasuna printzipio liberala
×         Erregimen zaharra eta pribilegioen aurka. Burgesiaren errebindikazioa.
×         Orokorrean legearen aurreko berdintasuna.
×         Bermatzeko: estatu bakarra, administrazio zentralizatua.
×         12. Artikulua: estatu konfesionala. Katolizismoa erlijio bakarra
×         Ezaugarri kontserbadorea
×         Eliza eta diputatu absolutisten eragina.
×         Negoziaketa
×         14. Artikulua: estatu mota: monarkia konstituzionala (moderatua: botere legegilea partekatua)
×         15, 16 eta 17. Artikuluak botereen banaketa ezarri
×         Betearazlea → erregea
×         Legegilea → partekatua: erregea + gorteak
×         Judiziala → auzitegiak
×         Aurrekariak. Locke eta Montesquieu batez ere
×         371. Artikulua: Adierazpen askatasuna
×         Oinarrizko printzipio liberala
×         Muga: idazki erlijiosoak. Berriro absolutisten eragina.
×         Eskubide indibidual eta kolektiboak baieztatu

Testuingurua / Kanpo analisia
×         Frantziako Iraultza. Eragina Espainian
×         Frantziarekiko aliantza Konbentzioko Gerraren ostean
×         Napoleonen aurkako gerra …
×         Egoera: Bi botereak Josef I + Batzordea, Erregeordetza
×         Gorteen sorrera
×         Ordezkariak
×         Joerak
×         Gorteen lana (Hainbat dekretu …)
×         Lan garrantzitsuena: Konstituzioa

Ondorioa, testuaren garrantzia eta eragina
×         Esanahia: Espainiako lehenengo konstituzioa
×         Indarrean?
×         Fernando VII. Errestaurazio absolutista
×         Hirurteko konstituzionala … Riegoren pronuntziamendua … Indarrean.
×         Santa Aliantza → Absolutismoa berriro
×         Prestigio mitikoa
×         Eredua Europan (ez da frantsesa)

×         Adb: Belgika

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina