2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 14. Fronte Popularraren programa (1936-01-16)

14 Fronte Popularraren programa (1936-01-16)





Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         Lehen mailako testu politikoa eta publikoa
×         Gaia-helburua: Fronte Popularraren programa. Hauteskundetara begira aurkeztutakoa.
×         Non? Noiz “El Socialista” aldizkarian agertu, 1936ko urtarrilaren 16an, Madrilen
×         Egilea kolektiboa: FPean parte hartu zuten alderdien ordezkariak (errepublikanoak, sozialistak, komunistak, nazionalista kataluniarrak edo galegoak, sindikalistak)
×         Egoera: II. Errepublikaren hirugarren aldian:
×         1935ean eskuineko gobernuaren arazoak
×         Erradikalaren politikoen iskanbila ekonomikoa (estraperloa)
×         Gobernuaren ahulezia → hauteskunde-deialdia
×                     1936an ezkertiarrek Fronte Popularra bultzatu hauteskundeetan parte hartzeko
×         Biurteko Erreformisten neurriak berreskuratu...
×         Testuingurua: Herri Frontea versus faxismoaren hazkundea

Testuaren Analisia (barne analisia)
×         Egitura eta ideia nagusiak. Sei paragrafo. Hiru parte / ideia nagusi:
1.      Enuntziatua (aurkezpena. Zer da, nortzuk dira): 1. Paragrafoa
2.      Amnistia eta normalizazioaren aldeko proposatutako neurriak: 2. eta 3. paragrafoak
3.      Neurri berriak baina ez iraultzaileak 4., 5, eta 6. paragrafoak
1.      1. Paragrafoa. Partiduek programa adostu dute
×     konpromisoa: alderdi desberdinetako interesak adostea
×     plan politiko komuna (minimoa)
×     Kohesio falta?
2.      2. Eta 3. Paragrafoak: Zer dio?
×     1933ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta sozialen amnistia zabala” proposatu.
¬  Zergatik? Zeri buruz ari da?
¬  →1934koaren deskribapena (Apunteetan: “Erradikalizatze soziopolitikoa: 1934ko urriko iraultza”)
¬  1934ko insurrekzioaren preso politikoentzat amnistia eskatu
×     “Askatasunaren eta justiziaren defentsan, … koalizioan elkartutako alderdiek Konstituzioaren agintea berrezarriko dute”
¬  Zergatik? Zeri buruz ari da?
¬  1931ko konstituzioa indarrean berriz ipini
¬  Suspenditutako eskubideak eta askatasunak berreskuratu
3.      4., 5, eta 6. Paragrafoak. Desadostasunak eta konpromisoa
×         Errepublikanoek ez dute onartzen
×         “lurra nazionalizatu eta nekazariei ematea” Sozialistek eskatzen zuten modua. Bai, aldiz, “nekazarien berrerospena”.
×         Ezkerrak proposatutako bankaren nazionalizazioa. Bai aldiz hobekuntza partzialak (… aipamen testualaren bat)
×         “Klaseen arrazoi sozial edo ekonomikoek zuzendutako errepublika”. Bai aldiz errepublika demokratikoa eta pribilejioen aurka borrokatzea (… aipamen testualaren bat)
×         Azalpena:

×         errepublika demokratiko-erreformista eta ez sozialista, liberalismo demokratikoaren printzipioetan oinarriturik;
×         komunistek (SESBek bultzatutakoa) behe burgesiaren alderdiekin bat egitea bultzatu faxismoari aurre egiteko (Fronte Popularra)
×         Konpromisoa. Moderazioa...
×         Neurriak: ez bankaren nazionalizazioa, ez lurraren nazionalizazioa, ezta proletalgoaren diktadurarik ere (beste fase baterako utzita), baina bai beste neurri partzialak:
×         Berrikuntzarekin jarraitu
×         Alokairu txikiagoak eta segurtasun handiagoa jabe txikientzat
×         Zerga gutxiago
×         Laguntza teknikoa
×         Ekoizle txikiak babestu
×         Herri lanak bultzatu
×             Beraz:
×         Alde batetik herri xumearen laguntza bereganatu nahi
×         Baina burgesia antifaxistaren laguntza behar
×         iraultza sozialista ez zen martxan ipiniko
×         burgesiak ez zuen beldurrik izan behar (jabetza pribatua mantendu)
×         Planik ez. Printzipio solteak.
×         Programa sozialdemokrata

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Errepublikaren garapena hasieratik 1935era arte, baina oso laburtuta.
Ø  Puntu zentrala: Ezkerraren ordua. Fronte popularra (apunteetan edo liburuan dagoena; esandakoa aipatu, baina ez errepikatu)

Ondorioa
o   Testu baliogarria beraz honako alderdi hauek erakusteko:
×         Fronte popularrak gauzatu nahi zituen erreformak
×         Programa itundua
×         Puntu solteak, planik ez
×         Errepublikar moderatuak erakartzeko diseinatuta
o   Ondorio zuzenak:
×         1936ko otsailean Fronte popularrak hauteskundeak irabazi
×         Gobernu berria. Arazoak
×         Castillo tenientea, Calvo Sotelo. Militarren matxinada. Gerra zibila

×         Programa bertan behera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina