2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 13. Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako itzaldia (1931-09-01)

13 Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako itzaldia (1931-09-01)






Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         Errepublikako Gorte Konstituziogileetan Clara Campoamorrek emandako diskurtso baten pasartea. Nor zen?
×         Madril 1888 – Lausana 1972
×         Abokatua. Ideia sozilaistetatik hurbil (baina diktadurarekin kolaborazioa ez zuen onartu). Militantziak:
×         Accion Republicana / Partido Republikano Radikal (diputatua) Utzi (CEDAra hurbildu + errepresioa Asturiasen) /Partido Radical Sozialistan ez zuten onartu.
×          1937 Erbestealdira (Paris, Buenos Aires, Lausana)
×         Non? Noiz? Madrilgo Diputatuen Kongresuan. 1831-09-01
×         Egoera: Errepublika, Gorte Konstituziogileak (lerro pare bat)
×         Hitzaldi politikoa. Testu publikoa. Lehen mailakoa.
×         Nori zuzendua? Gorteetako diputatuei.
×         Testuaren helburua (gaia):   Emakumearen rola bizitza politikoan errebindikatu eta emakumearen eskubideen eta sufragioaren defentsa.

Testuaren Analisia (barne analisia)
×         Testua bere testuinguru hurbilean ulertu behar da: emakumeen sufragioa konstituzioan jasotzeari buruzko eztabaida. Hitzaldiaren pasartea bi paragrafok osatzen dute.
1.      Lehenengo paragrafoan: Gorte-kideen arrazoien aurrean emakumeen sufragioa defendatzen du honako argudio hauek erabiliz:
§  Gizakia izateagatik emakumeak sufragio  eskubidea du
§  Askatasuna (eta bozkatzeko askatasuna) herri zibilizatuen zuzenbideen ezinbesteko printzipioa da. Ezin da printzipio hau emaitzen baldintzapean jarri
2.         Bigarren paragrafoan
§  Konstituzioarekin harro sentitzeko eredu bat izan behar da. Herri latindarren artean lehena izan behar da emakumeen askatasuna eta sufragioa ezartzen duena
×         Azalpena
1.      Lehenengo paragrafoa: sufragioaren defentsa.
×         “Utzi iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten … errespeta ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea … Utzi iezaiozue zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta zalantzak izanda ere …”
×         Viktoria Kenten argudioen aurka (beste emakume bakarra / erradikal sozialista:
×         Emakumea, maila sozial eta kulturalaren ondorioz, kontserbadorea Emakumearen botoak Errepublika bera arriskuan jar dezake
×         Klara Campoamorrek:
×         Eskubideak ukaezinak dira “hanka sartzeak eta zalantzak izanda ere”
×         Ez dago beste justifikaziorik botoa ukatzeko Aristotelesen desberdintasunaren defentsa ideologikoa zaharkitua ez bada.
2.      Bigarren paragrafoa: Konstituzioa eredutzat.
×         Behin behineko gobernuak “monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko dio emakumeari”
×         Behin-behineko gobernuaren aurkezpena. Erreformak
×         Sufragio pasiboari buruz ari da?
×         “nire Espainia izango baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea (…). Eta honela diotsuet, legegizonak: (…) ez ezazue onartu beste latindar nazio batek (…)”
×         Sufragio unibertsala: Zeelanda Berria 1893 eta Australia 1901
-      Geroago Herri Eskandinaviarretan, Ingalaterran, Errusian, Alemanian, AEBn eta Irlandan

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Donostiako ituna eta behin behineko gobernua.
Ø  Hauteskundeak eta gorte konstituziogile berriak
Ø  Eztabaida gogorrak. “Puntu beroei” buruz bereziki (erlijio arazoari buruz adibidez)
×         Puntu horien artean sufragioa
×             Ganberan bi emakume. Urte bukaeran hiru.
×         Clara Campoamor (Partido Erradikala). Victoria Kent (P. Erradikal Sozialista). Margarita Nelken (PSOE).
×         Clara Campoamor gehien konprometitu zena emakume-eskubideen alde eta berdintasunaren alde (Berari esker onartu zen 25. Artikulua. “ Ezingo dira pribilegio juridikoaren oinarri izan: jaioterria, seme-alabatasuna, sexua, klase soziala, aberastasuna, ideia politikoak, ezta sinesmen erlijiosoak ere”)
Ø  Emakumeen botoa:
×         1908. Ingalaterrako borroka sufragistaren oihartzuna. Eztabaidak
×         Primo de Rivera. Aldaketa batzuk:
×         Boto-eskubidea: ezkongabekoak, alargunak eta bizi-alargunak
×         Ezkonduta zeudenak senar-agintepean
×         Errepublika garaian hasieran P.de Riveraren sistema berpiztu
×         Konstituzioak egoera aldatu + erreformak kode zibilean
×         Sufragio unibertsala
×         Berdintasun juridiko osoa emakumeentzat
×         Dibortzioa
×         Seme-alaben berdintasuna (ezkontza barnean edo kanpoan)
×         Gaitasuna ezkontza-ondasunak administratzeko
×         Lan-berdintasuna …

Ondorioa
o   Gaia eta hitzaldiaren garrantzia
×         Clara Campoamor figura nabarmena Espainiako feminismoan. Bere eragina.
×         Emakumeen eskubideen defentsan gertaera gogoangarria
o   Konstituzioaren Proiektua arkeztua1931eko abuztuan eta abenduaren 9an onartua.
×         36. Artikulua: “Hogeita hiru urte baino gehiago dituzten sexu bateko zein besteko herritarrek, hauteskunde eskubide berberak izango dituzte legeek ezartzen duten moduaren arabera”.
×         161 alde (Sozialista gehienak, Nekazal Partidua, Errepublikar kontserbadoreak …)
×         121 kontra (Erradikal gehienak -C.Campoamoren kideak- erradikal sozialistak, Accion Republicana …)
×         188 alde egin (Indalecio Prieto)
o   Ez zen Errepublikaren lorpen bakarra emakumeen eskubideei buruz testu analisian ikusi dugun bezala (dibortzioa, berdintasunaren aldeko legeak …)
×         Baina iraupen gutxikoa. Atzerapausoak
×         Eskumaren garaipena 1933
×       C. Campoamor bera politikatik kanpo geratu (1933an hauteskundeak galtzea berari leporatzen zioten)

×         Gerra Zibila + Frankoren diktadura

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina