2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Testu 24. Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18)

24  Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1979-12-18)






Testuaren aurkezpena (Sarrera)
×         1979ko Autonomia Estatutuaren zatia. Gernikako Estatutua izenaz ere ezagutua
×         Testu juridikoa. Lege organikoa. Lehen mailakoa. Testu publikoa.
×         Egilea: Erregeak eta bere izenean Adolfo Suarez Gobernuburuak berretsi eta Gorteek onartu. Baina.  
×         Pausoak:
1.      Gernikan adostu 1978ko abenduaren 29an (Euskal Parlamentarien Biltzarrak prposatutakoa aurreproiektua)
2.      Erreferendumean onartua (1979ko urriaren 25ean) Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
3.      Espainiako Kongresuak onartu (1979ko azaroaren 29an)
4.      Espainiako Senatuak onartu (1979ko abenduaren 12an)
5.      BOEn 22/12/1979 eta  EHAAn (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) 1980/01/12
×         Nori zuzenduta: espainiar guztiei eta euskaldunei
×         Egoera: Trantsizioa. Suarez gobernuburu. Estatu autonomikoaren hastapenak.
×         Helburua: euskal lurralde historikoetan marko politiko-juridiko berria ezartzea.

Testuaren Analisia (barne analisia)
Ø  Egitura: goiburukoa, 5 artikulu eta xedapen gehigarria
Ø  Goiburua: Berrespena eta egileen aipamena (ik. Sarrera)
Ø  1.art.
×         Subiranotasunaren adierazpena: Euskal Herria Autonomia Erkidego gisa eratu da Konstituzio eta Estatutuan bertan oinarrituta eta espainiar estatuaren barnean
×         Azalpenak: marko konstituzionala; konstituzioak esaten duena
­    Nazionalitate kontzeptu berria (nazio kontzeptua Espainiarentzat gorde). Eredua zabaldu erregio guztientzat
­    Bide ezberdinak autogobernura heltzeko (kasu honetan 151).
­    Konpetentzia mailak ez dira homogeneoak (hizkuntza propioaren, intsularitatearen edo eskubide historikoen arabera), baina guztiek dute legebiltzarra, botere legegilea beren konpetentziak osatzeko, gobernu eta presidente autonomikoa.
Ø  2. art.
×         Erkidego Autonomoaren marko geografikoa definitu: Araba, Gipuzkoa Bizkaia eta Nafarroa ere, bertan sartzea erabakitzen badu.
×         Azalpenak:
­    4 lurraldeek eskubidea dute erkidegoaren parte izatera, baina Nafarroaren kasuan erabaki behar dute aparteko beste prozesu batean
­    Zergatik? Konstituzioaren 4. Xedapen iragankorra
×         1.- Nafarroari dagokionez, eta berau Eusko Kontseilu Nagusian edo ordezkatuko duen euskal autonomia-erregimenean sartzeko, Konstituzioaren 143. artikuluan ezartzen denaren ordez, ekimena foru erakunde eskumendunari dagokio eta horrek bere erabakia dituen kideen gehiengoaz hartu beharko du. Aipatutako ekimenak balioa izateko, gainera, foru erakunde eskumendunaren erabakia zehazki horretarako deituriko referendum baten bidez berretsi beharko da, eta emandako boto baliodunen gehiengoak onetsi beharko du.
­    Nafarroako UCDk ez zuten euskal parlamentarioen Biltzarrean parte hartu nahi izan eta prozesutik desmarkatu ziren
Ø  3. art.
×         Lurralde historikoek mantendu, berrezarri edo eguneratuko dituzte beren antolamendu eta erakunde tradizionalak
×         Azalpenak
­    Aukerak? Sistema berria zentralizatua edo foru aldundien sistema tradizionala
­    Jazotakoa: usadiozko sistema
×         Foru Aldundiak
×         Batzar Nagusiak
×         Kontzertu ekonomikoak …
Ø  6. art. 1
×         Euskara hizkuntza koofiziala izango da, gaztelerarekin batera
×         Azalpenak:
­    Euskararen erabilera ahalbidetzen da, denek baitute bi hizkuntzak erabiltzeko askatasuna eta eskubidea.
­    Aurrekari bakarra 1936ko Estatutua. Bitartean guztiz baztertuta
Ø  17. art. 1.
×         Erkidegoak polizia propioa antolatzeko eskumena izango du (Euskal Herritik kanpoko eta gaindikoaren ardura Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzek izango dute)
×         Azalpenak:
­   Ertzaintza sortzeko markoa
­   Aurrekaria: 1936 (Estatutua) eta tradizio forala (miñoiak mikeleteak)
Ø  Xedapen gehigarria
×         Euskal Herriak ez diela uko egiten “historiaren kariaz legozkiokeen eskubideei”. Antolamendu juridikoaren arabera  eguneratu ahal izango dira.
×         Azalpenak
­   Zeri buruz ari gara? Foruei buruz
­   Anbiguotasuna baina foraltasunarekin lotura mantendu nahi (EAJren eragina)

Testu ingurua (kanpo analisia)
Ø  Espainiako markoa orokorrari erreferentzia: Trantsizioa eta Konstituzioa (4-5 lerro)
Ø  6.1 Estatutuaren aurreko egoera (sakonki)
Ø  6.2 Euskal Herriko Autonomia Estatutua (sakonki)
Ø  6.3  Erregimen autonomikoa (sakonki)
Ø  6.4 Lurralde artikulazioa (sakonki, baina Lurralde Historikoen Legea aipatu besterik ez eta azken puntua, hauteskundeei buruzkoa, kendu)
Ø  6.5 Kontzertu Ekonomikoak gainetik

Ondorioa
o    1936ko autonomia sistema errekuperatu. Konstituzioaren marko autonomiko orokorraren barnean.
o    Adostasuna: kontsentsua. Baina ezker abertzalearen oposizio irekia: onarpenik ez
o    Autogobernu maila handia baina Gobernu zentralek oztopoak ipini transferentziak (LOAPA zelakoa adibidez )
o    Garrantzia eta egonkortasun erlatiboa (gaur egunera arte indarrean).

o    Eta Nafarroa zer? Nafarroako  Foruaren Hobekuntza. Aparte geratu. (Aipamen laburra)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina