2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

12. Gaia. Trantsizioa (1975-1982): 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua.

12. GAIA. Trantsizioa (1975-1982): 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua.



1. Sarrera

·            Zer eta noiz? Nola?
­    Erregimen autoritario frankistatik sistema demokratiko bat finkatu arte
ðFranco hil zenetik 1982an P.S.O.E.ren hauteskunde garapenera arte
­    Haustura iraultzailerik gabe
­    Protagonista anitzak
­    Sustraiak Franco hil aurreko urteetan.
·            Ekarpen anitzak:
­    Unibertsitateko ikasle eta irakasleak
­    Elizaren sektore bat
­    Kazetari talde bat
·            Frankismoaren klase zuzendaria zatiturik
­    sistema barneko aldaketaren aldekoak
­    immobilistak
·            Oposizioa bi taldetan:
­    Junta Demokratikoa
­    1974ko udan Parisen
­    Alderdi Komunista +Calvo Serer bezalako politiko monarkiko zenbait + Tierno Galvanen sozialistak + independenteak
­    Konbergentzia Demokratikorako Plataforma
­    1975eko Uztailean
­    PSOE + kristau demokratak + liberalak + sozialdemokratak
­    Biak elkartu: Koordinazio Demokratikoa (= “Platajunta”)
­    1976ko martxoan
­    Haustura demokratikoaren aldekoa
1.         Erakunde frankista guztiak desegin
2.         Behin Behineko gobernu bat osatu
3.         Erregimen demokratiko bati bidea ireki: prozesu konstituziogilea


2. Erreforma Politikoa

·            Arias Navarroren gobernua:
­    Erreforma gradualaren aldeko zenbait partaide barrne (Fraga, Areilza, Garrigues), baina oposizioari erantzunik ez
­    Elkarte Politikoen Legea (1976ko ekainean)
­    Elkarteen eta ez alderdien legalizazio posiblea
­    Komunistak edo nazionalistak ez
­    Preso politikoentzat amnistiarik ez.
·            Adolfo Suarezen gobernua
­    Juan Carlosek Arias Navarro kendu eta Adolfo Suarez izendatu (1979ko uztailean)
­    Neurriak:
1.         Erreforma Politikorako Legea aurkeztu
Gorte frankistek azaroan onartu
Abenduan erreferenduma ( %94,2 bai)
abstentzioa eskatu zuten oposizio-taldeen porrota
haustura demokratikoaren bidea alde batera utzi
2.         Elkarte Politikoen Legea aldatu (1977ko otsailean)
Alderdi Komunista legeztatzeko bidea (apirilean)
Armadan protestak (Itsaso-armadako ministroa Pita da Veiga dimisioa aurkeztu)
3.         Greba eskubidea onartu eta derrigorrezko sindikazioa
4.         Adierazpen askatasuna arautu
5.         Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak (1977ko ekainaren 15ean.  ≥ 21 urte emakumeak eta gizonak)
­    Tentsio politiko handiko giroa
­    ezpaten zarata
­    Atentatu ugari:
­    Abokatu laboralisten hilketa Atochako hilketa)
­    ETA
­    GRAPO


3. Gorte Konstituziogileak eta 1978ko Konstituzioa

3.1.  Gorte Konstituziogileen konposaketa

·            UCD
­    Union de Centro Democratico-k garaipena lortu (350tik 166 diputatu)
­    Adolfo Suarezek presaka antolaturiko alderdia.
­    Zentro eskuinean sistema demokratikorantz abiatzeko prest zeuden guztiei plataforma bat eskaini ( baita erregimen frankistatik zetozenei ere)
­    Talde liberal eta demokrata kristau ezberdinak, bakoitza bere zuzendariekin eta bere ikuspuntu bereziekin
­    Egonkortasun eza
·            Ezkerra
­    P.S.O.Ek 118 eserleku. Beste talde sozialista batzuek 6 diputatu
­    Alderdi Komunistak 20 aulki
·            AP (Alianza Popular)
­    Frankismoaren lilurapekoak eta kontserbadoreak
­    Fraga Iribarnek sortua
­    16 diputatu bakarrik
·            Talde nazionalistak eta abertzaleak
­    Katalanek 13 aulki (horietatik 9 Jordi Pujolen Convergencia Democratica de Catalunyak)
­    Euskaldunek 9 (E.A.J.k 8 eta Euskadiko Ezkerrak ETA-pmtik sorturiko alderdia)


3.2.  1978ko Konstituzioa

­    Gorteek 1978ko urriaren 28an onartua. Abenduaren 6an erreferendumean baietsi.
­    Beste edozein gainetik ezaugarri bat: kontsensuaren emaitza izan zen. Erredaktoreak (bertsio garatuan ez): Gabriel Cisneros (UCD), Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón (UCD), José Pedro Pérez-Llorca (UCD), Manuel Fraga Iribarne (AP), Gregorio Peces-Barba (PSOE), Miquel Roca (CiU), Jordi Solé Tura (PCE).
­     
­    Eduki nagusiak:
1.         Monarkia
­    Estatu mota monarkikoa erraz onartu (aurretik itundua). Estatu era, beraz: monarkia parlamentarioa.
­    Erregearen betekizunak (bertsio garatuan ez):
­    Estatu burua
­    Legeak berronetsi eta aldarrikatu
­    Indar Armatuen burua
2.          “Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratiko modura osatzen da, bere arautegi juridikoaren balio nagusitzat askatasuna, justizia eta pluraltasun politikoa aldarrikatzen dituelarik” (1. artikulua)
­    Zuzenbideko Estatua: legearen agintea herri borondatearen adierazle gisan
­    Estatu soziala: kulturaren eta ekonomiaren aurrerapenari buruz guztientzat bizi kalitate duina ziurtatzeko asmoz
­    Norbanakoen askatasun eta eskubideen babes zabal bat eskaini
3.         Subiranotasun nazionala (1.2. artikulua)
4.         Legegilea ganbera bikoa: Diputatuen Kongresua eta Senatua
­    Sufragio unibertsalez hautatuak
­    Gorteei eskaerak luzatzeko aukera iniziatiba legegile herrikoiaren bidez
5.         Betearazlea Gobernuko Presidentea eta Gobernua (ministroak)
­    Ganberen aurrean erantzuleak (Gobernuak Kongresuaren babes zehatza behar du)
­    Ganberen kontrola:
­    Inbestidura
­    Zentsura mozioa
6.         Justiziaren administrazioan berrikuntza: hiritarrek parte hartu zinpekoen epaimahaien bitartez
7.         Autonomien estatua
­    Eztabaida ugari
­    Nazionalitate kontzeptu berria (nazio kontzeptua Espainiarentzat gorde). Eredua zabaldu erregio guztientzat
­    Bide ezberdinak autogobernura heltzeko.
­  Konpetentzia mailak ez dira homogeneoak (hizkuntza propioaren, intsularitatearen edo eskubide historikoen arabera)
­    Guztiek:
­    Legebiltzarra, botere legegilea beren konpetentziak osatzeko, gobernu eta presidente autonomikoa.
8.         Beste ezaugarriak (bertsio garatuan ez)
­    Eskubide eta askatasun aldarrikapen zabala (eskubide sozialen garrantzia)
­    Estatu laikoa
­    Luzea (Cadizkoaren atzean bigarrena). 169 artikulu + xedapen gehigarriak
­    Zurruna


4.  Krisi ekonomikoa eta Moncloako Itunak

·            Krisialdi ekonomikoa
­    1973an petrolioaren prezio igoera → krisi ekonomikoa → ondorioak Espainian hurrengo urtean
­    Egitura ekonomikoak, atzeratua eta teknologikoki zein finantzarioki kanpo indarren menpe
­    Inflazioa %27ra heldu 1977an eta langabeziak goraka etengabe
­    Fran­kismoaren azken gobernuek eta trantsizioko lehenak gaitasun eza
­    erregimen demokratikoaren eraikipena arriskuan
·            Moncloako Itunak
­    Noiz? Non? 1977ko udazkenean, Moncloa Jauregian Madrilen
­    Nork? gobernuak, patronalak, sindikatuek eta alderdi politikoek
­    Gobernua inflazioa kontrolatzera konprometitu gastuaren murrizketa eta aurrekontuen kontrolaren bidez
­    Sindikatuek eta ezkerrak lan baldintzen malgutasuna eta soldaten igoerak mugatzea onartu
·            Ondorioak:
­    Inflazio behera
­    Greba mugimenduen amaiera
­    Lan konstituziogilea lasaia eta kontsentsu giro batean
­    Behin behineko hobekuntza. 1979tik aurrera atzerapena berriro
­    Berreskurapena 80ko hamarkadako birmoldaketaren ondoren bakarrik


5.  Trantsizioaren amaiera

5.1.   U.C.D.ren krisia eta estatu kolpe saioa

·            Suarezen dimisioa
­    krisi ekonomikoa + gatazka sozialak + atentatuak + alderdi bar­neko tirabirak ð dimisioa 1981/1/29
­    Ondorengoa Leopoldo Calvo Sotelo
·            Estatu Kolpearen ahaegina
­    Tejero, Milans del Bosch (Valentzia), Armada…
­    Porrot egin. Militar gehiengoak ez ziolako jaramonik egin. Erregeak legaltasun demokratikoaren aldeko mezua plazaratu
­    Suarezen dimisioa bultzatu zuten arazoak zutik. Calvo Soteloren gobernuak ezin konpondu
­    Gorteen disolbapena eta 1982ko urrian hauteskundeak


5.2.  Gobernua  sozialistak

·            PSOEren garaipena
­    Aldaketa eta modernizazioaren aldeko kanpaina
­    PSOEren garipena (botoen %48). Bi ganbaretan gehiengo absolutua
­    Fragaren Alianza Popularraa %26;  UCDk %6; PCE %4
­    Felipe Gonzalez gobernuburua.  Lehen gobernu sozialista.
­    1996ra arte boterean mantendu
·             Helburu politikoak
­    Krisi ekonomikoari aurre egitea
­    Ezegonkortasun soziala baretzea
­    Nazioarteko isolamenduari amaiera ipintzea
·            Kanpo politika
­    Europar Elkarteetan integratu 1985ean
­    NATON sartu 1986 (deituriko erreferendumean garaipen eskasa lortu ondoren)
·             Ekonomian
­    Industriaren birmoldaketa (siderurgia, untzigintza …)
­    Lanpostu askoren galera. Langabezia ↑
­    Errepide sarea bultzatu
·            Gizarte mailan
­    Segurtasun Sozialaren orokortu
­    irakaskuntza ez unibertsitarioaren erreforma
­    abortuaren zigor-gabetzea
·            Azken urteak
­    Eskandalu ugari eta eragin trafikoarekin lotuak
­    GAL
­    1993ko hauteskundeetan gehiengo absolutua galdu. Conver­gencia i Unioren laguntzarekin gobernatu
­    1996ko martxoan hauteskundeak deitzera beharturik katalanen laguntza galdu eta gero
­    Garaipena José María Aznarrek zuzenduriko Alderdi Popularrak


6. Trantsizio politikoa Euskal Herrian: Autonomiako Estatutua eta Lurralde Historikoen Legea

6.1 Estatutuaren aurreko egoera

­    1977an lurralde historiko bakoitzeko Batzar Nagusiak osatu eta Euskadiko aurre-autonomia indarrean ipini
·            Alderdi politikoek (EAJ, PSOE, ESEI, PCE, DCV, ANV) Autonomiaren aldeko pausoak adostu
1.         Euskal Parlamentarien Biltzarrak Autonomiaren egitasmoa egin
2.         Egitasmoa Estatu Gobernuari eta Legebiltzarrari aurkeztu
3.         Onespena erreferendum batean.
·            1978ko urtarrilean → Euskal Kontseilu Orokorra osatu
­    Behin behineko gobernu aurre-autonomikoa
­    Batzar Nagusien 3 ordezkariekin osatuta
­    Ramón Rubial lehendakaria, baina Kontseilu honen eginkizuna zaila izan zen botere gutxi zuelako.
·            1978ko Konstituzioa onartzeko erreferenduma
­    Alderdi abertzaleek Konstituzioari baiezkoa emateari uko egin
­    EAJk abstentzioa eskatu; HBk eta EEk ezetza eskatu zuten
­    Hala ere  Autonomia-Estatutuaren egitasmoa bultzatu


6.2 Euskal Herriko Autonomia Estatutua

­    1978ko Konstituzioaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera: Euskadi «komunitate historikotzat» jo
­    151 artikuluaren bidea hartzeko aukera  autonomia osora heltzeko
­    Nafarroa aparte geratu (Nafarroako alderdi gehienen oposizioagatik)
­    1978ko abenduan parlamentario guztiek, Biltzarrean bilduta, egindako egitasmoa onartu
­    1979ko urriaren 25ean erreferendumean onartuta
­    partaidetza % 59 (abstentzioaren alde HB, LKI eta MK)
­    bai % 94,9 / ez % 5,1 (ezetzaren alde AP-ko zati bat eta foralistak)

6.3.  Erregimen autonomikoa

·            Botereak
­    Betearazlea lehendakaria + gobernua (Legebiltzarraren babesa eskuratu behar)
­    Legegilea Eusko Legebiltzarra
­     sufragio unibertsalez hautatua
­    75 diputatu (25 Lurralde Historiko bakoitzeko)
·            Bereizitasunak
1.         Arau­tegi konstituzionalean ez ezik foraltasun historikoan oinarritu
­    Hezkuntza konpetentziak + finantziazioa prozedura berezia Kontzertu Ekonomikoen eguneratzean oinarritua
­    (Kontzertuak Araban eta Nafarroan mantendu frankismoan)
2.         Polizia propioa Ertzaintza
3.         Foru Aldundiak oso ahalmentsuak
­    Eusko Jaurlaritzarekin tirabirak sortu


6.4 Lurralde artikulazioa

·            Lurralde-eremuaren antolamendua
­    Nafarroaren banaketa burutu ondoren, EAE Araba. Gipuzkoa eta Bizkaiko «Lurralde Historikoekin» osatu
­    Erakundeak:
­    komunak (Eusko Legebiltzarra, Jaurlaritza, e.a.)
­    organo propioak (Batzar Nagusiak eta Aldundiak).
­    Foraltasun historikoaren herentzia
­    Eskumen garrantzitsuak (haziendari dagokionez batez ere)
­    Gatazken iturria
·            Lurralde Historikoen Legea
­    1983ko Azaroan. E.A.J.ren nagusitzapean.
­    Autonomi Erkidegoko erakunde komunen eta Lurralde Historikoen arteko Harremanen Legea
­    Lurralde erakundeen ahalmen eta funtzioak bereiztu
­    Batzar Nagusiak Lurralde Historikoen organo nagusia
­    Sufragio unibertsalez hautatua (parlamentu probintzialen antzekoak)
­    Aldun Nagusia izendatzen du eta honek bere gobernu-kideak aukeratu
­    Praktikan,  Aldundia da benetako boterea Batzarrek ez baitute gaitasunik foru gobernua kontrolatzeko.
·            1984ko hauteskundeak eta EAJren zatiketa
­    EAJk %42; PSOEk %23, Herri Batasunak %14,6 eta EE %8.
­    EAJren barne haustura. Buruzagitza politikoa galdu.
­    Desadostasunak:
­    Lurralde Historikoaren Legetik eto­rri
­    Arazoa, funtsean, probintzia erakun­deen (Aldundien) eta euskal gobernu zentralaren (Eusko Jaurlaritzaren) aginpideen arteko eztabaida
­    EAJk, lurralde historikoen alde, Aldundien ahalmenak gehituz. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren jarduera ahalmena murriztu
­    Arazo handiena: zergak jasotzeko ahalmena Aldundien esku
­    Gobernuak Aldundi bakoitzarekin negoziatu behar zergak banatzeko
­    Karlos Garaikoetxeak dimisioa aurkeztu lehendakari gisa 1985ean.
­    Hilabete batzuk geroago, EAJ utzi eta alder­di berri bat osatu: Eusko Alkartasuna. Hartara joango ziren EAJko buruzagi eta militante asko, gipuzkoarrak batez ere.
­    Jose Antonio Ardanza Garro EAJko lehendakari berria


6.5. Kontzertu Ekonomikoak

·         1876an ezarria. Araban eta Nafarroan eten gabe
·         Aldundiek zergak ezarri eta kobratu
·         Kopuruaren zati bat Eusko Jaurlaritzara
­    Erabakia Finantzen Euskal Kontseiluan
×         Aldundi bakoitzeko bi ordezkari eta Eusko Jaurlaritzako sei
­    Eusko Legebiltzarraren eginkizun eskasak. Kritikak
·         Eusko Jaurlaritzak Gobernu Zentralari kopuru jakin bat eman: Kupoa
­    Estatuak beregain dituen karga guztien ordainetan(Kanpo Arazoak, Defentsa, e.a.)
­    Erabakia komisio misto batean
×         Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat
×         Eusko Jaurlaritzaren hiru
×         Estatu Administrazioaren sei
­    Kupoa noizbehinka berritu. Gorteetan onartu


7. Nafarroako  Foruaren Hobekuntza

·         1841ko Legean oinarritu zuten Foruen Hobekuntzaren legitimitatea.
·         Pausoak
­    1979an Foru Parlamentua osatu
­    1980tik aurrera Foruen berrezarpenaren aldeko negoziazioak Espainiako Gobernuak eta Nafarroako UCDko parlamentarioak
­    1982an, Estatu Legebiltzarrak onartutako Foruen Hobekuntza indarrean ipini zen erreferendum bat egin gabe.
·          Beraz, Nafarroa Autonomia-Estatutua ez duen erkidego bakarra

­    Foru historikoaren “Erreforma eta Hobekuntza”-ren bidea jarraitu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina